Asteburu hontan, garai hontarako portu garrantzitsuak igotzen hasi gera, udaran portutxo batzuk direnak miño orain kriston Hors Category itxura dutenak. Ta hemendik aurrera, eguraldia lagun, igoerak gogortzen ta luzatzen jungo dira ia seguru. Irasek, bere a bordoko ordenadorian laguntzarekin, hemendik Apirila arteko asteburu guztiak planifikatu dittu.
Profesionalak, urteko lasterketarik polittenak izaten direnak korritzen ari dira, Paris Niza ta laister, Tirreno Adriatico.
7 comentarios:
TAS-ek 2 urteko zigorra Franco Pellizottiri:
http://www.esciclismo.com/ampliada.asp?Id=17534
Ta zer gertatuko da Kontalariakin? Egunak aurrera doaz ta UCI-k ez du ezer esaten. Nik egia esan, ez dut Giroan ikusi nahi, bigarren aldiz de rebote joango litzateke, berak nahi gabe ta Giroa é piú que una corsa.
Atzo Usabiaguruak zioen, iruditzen zitzaiola UCI-AMAk ez bazuen inpugnatzen, ez zela azkenik Giroan izanen. Ala bada, Menchovek arnasa hartu ahal izango du eta bigarren Giroa etxera eraman (Bassok ez du parte hartuko).
Larunbatean Otsondo-Ibardin buelta. 120km inguru eta 1600 metrotako igoera gehitua.
Eguraldia haize egoa, hots, ez euskalmet, ez windguru eta ez meteofrancek ez dute asmatuko. Teoriak esaten du, haize arroa eta euria egitekotan gutxi izanen dela.
Alan Davis-en anaiaren argazkia ikusi dut, eta esan dezaket joan den larunbatean gurenkin ibili zen txirrindulari ipurtandia ALAN zela.
Oraindik minbera dauzkat hankak larunbatetik. Buelta guztia ondo egon zen, kontrako haizia kenduta miño gero alde eduki genun ta euririk etzunez egin, ezin kejatu. Otsondo ahal zen bezela, Ibardinen gibela ahotik ateratzear, Jesusen erritmo aldaketen ondorioz ta kornisara iristan, gosia. Miño Mendelutik etxerakoa izan zen neretzat okerrena, hankak txikittuak neuzkan, buaaaa!
Iras, ze tokatzen da hurrengo larunbatian zure planing-aren arabera?
Ni igandena ibiliko naiz seguraski, beraz Dantxari eta etxera.
Larunbaterako... aurreko ibilbideak konpletatzeko buelta Lizarieta-Agiña-Aritxulegi. Berez buelta nahiko motza. Luzatzeko proposamena, Pinodieta eta Zugarramurdi sartzea izango litzateke. Ze iruitzen?
Aupa Irungotx, egunon, norbait interesatua baldin badago:
Saltzen dut nere btt-ko horquilla, "por puro capricho", beti bezela, modelo: Rock Shox Sid Sl "2002koa", bloqueo 100%, aire-aceite, ondo funzionatzen du, merke, merke.
Milesker.
Agur.
P.d: Rotor-a garantian bidali behar izan dut, "tuerca fisurada", kaguen soss....
Publicar un comentario