2013/03/25

Route des Morreaus

A ze bueltaxka egin genun larunbatian! Talde politta, eguraldi bikaina, erritmo altua, paisaia eta errepide zoragarriak,... pena bakarra Xabiren erorketa, miño seguru hurrengo egunian mendikua hartu ta konpetitzera jun zela.
Aste Santuari begira eguraldiak ez du oso itxura onik miño itxian ez gerala geratuko segurua da. Baten bat dagoeneko oporretan da...

22 comentarios:

Kiki dijo...

Xabi zer moduz daukazu belauna? eta atzoko proban zer moduz? Ima zu dagoeneko podium egingo zenun,ez? :P
Oporretan dagoen gendea astean zehar goizean ateratzeko asmorik norbait?

arka dijo...

ni astearte goizean ateratzeko intentziua dakatt

gari dijo...

Larunbateko buelta ederra bai...baina 13:30 tako hendaian ginen ta igual izena añdatu beharko diogu ...edo pixkat luzatu.


Ni bihar 9tan farmazian agertuko naiz.OK ?



Kiki dijo...

ondo da!! ba bihar ni eta Ikardok ere agertuko gera 9etan!!

Xabi dijo...

Egunon gaztiak,
Nik handitan Caf-en egin egin nahi dut lan, edo maisu izan,... zuek bizi zate zuek!!!

Belauna, nahiko ongi, gorputzaren ezkerreko aldea golpe handiakin bino ongi... Ortzegunin gerra emateko prest.
Proba ia ez hain ongi, jeje, 4 buelta eman ta erretiratu nintzen. Hura bertze mundu bat da... ta ez neria.

PD.: Iban, argazkian ze hari zera begira? Ia usoak heldu diren do ze? Seras matarife?

Kiki dijo...

je,je,.. aizu Xabi denok ez garela jauleroak zu bezela (je,je,..),ni paisai zoragarriarekin nengoen txundituta,Auñamendi eta pirinioak elurtuta begiratzen.
Nik ez dakit ostegunerako indarrak geldituko zaizkit,gaurko paliza eta gero,baina beno ze o zer egingo degu!!(je,je,..).Bihar norbait animatzen bada,nire kuadrilako batekin ateratzeko asmoa dakat 10ak aldera, baina oso,oso lasai!!!

Peio dijo...

Egunon, ze plana dago larunbaterako?

Xabi dijo...

Atsaldeon gaztiak,
denak egualdiangatik triste ta idazteko gogorik gabe do ze?
Astebururako, nik karta bakarrera jokatuko dut. Bihar lo ta igandean buelta luzia. Norbait animatzen al da iganderako?

Txefo, eztuzu barkamenik. Gu negu guztia sufritzen zu ahalik ta hobekien ailetzeko flandesera ta oain eztuzu deus kontatzen....
Nola joan zen de ronde? Harrikozkorrak han segitzen al dute?

Kiki dijo...

Kaixo ekipo!!
Nik larunbaterako kale egingo det,Bilbora nihoa egun pasa eta aprobetxatuko det juterakoan kostaldeko ibilbide osoa egitea kotxearekin ,ikasteko txirrindan egiten dugunerako. Ez dakit ze ordutan iritsiko naiz gauean baina asmoa daukat igandian zer bait egiteko,deituko dizut Xabi!!

Irungotx Blog-a bizirik dijo...

eo, eo!!! Salba dezagun Irungotx.bloga!!!

"bloga ez da galtzen ezagutzen ez dutenek aurkitzen ez dutelako, ezagutzen dutenek erabiltzen ez dutelako baizik"

Xabi dijo...

ejem, ejem, Igor datakin nahastu zarela uste dut...
Apirilak 20???

Igor dijo...

Ez duzu sinistuko Xabi, miño atzo kalemdayua begiratu ta hurrengo larunbata 20 zela uste nun. Ez dauka larunbateko nere bazkariakin zerikusirik, malpensau!

Igor dijo...

Ze itteko asmua duzute larunbatian? Nik bazkaria dakat ta 13:30tako itxian egon behar dut. Eskapatoria baten bat dakan ibilbidea ondo etorriko litzaidake.
Pena tonua ON: Xabi, Urkiagakoa beste baterako utzi, bale?

Almandoz dijo...

ibilbide hori egin beharrean zergatik ez duzue Indurain autentikoa egiten? barkartu Igor, hori ere hobe beste baterako uzten badute ezta?

Igor dijo...

Iñaki, Iñaki! Ondo portatu, bestela belauna etzaizu ondo sendatuko ta!

Xabi dijo...

Gure asmoa zen otsondo-izpegi-urkiaga-artesiaga... itea, bino Igor zurekin pentsatzen dugula ikusteko, (deabru tonua ON) otsondo-artesiaga-urkiaga-izpegi egin genezake ta hola otsondotik iruritaraino lagunduko dizugu.

Oain serio, neri igual zait ze in. hau iteko gogua nun bino proposatu bertze zerbait.

Peio dijo...

Zuentzako proposamena: senpere ta buelta

Almandoz dijo...

Jaja Peio ez pasa asko nekatuko dira.
San ignace,ibardin, palomeras, lizuniaga,erlaitz

Peio dijo...

A ver a ver Igor, Milan - San Remo ta Amstel Gold Racen artian ez al daude klasika geio, que sepas que me parece muy mal!!
Ondo pasa bihar ta etzi CABRONES!

Igor dijo...

Arrazaoi duzu Peio, miño nere defensan gauza bat esan nahi dut: Paris Roubaix jarrita egon da aste hontan zehar miño titulua aldatzia aztu zian ta Milan San Remo jartzen zun.

Kiki dijo...

Kaixo ekipo!!
Ondo,ondo ikusten det oraindikan eralbiltzen dela bloga eta ez det zertikan nire buruari erantzun beharrik!!(je,je,..),ala ere azkenian erori naiz eta guatsap jarri det,ordun sartu nauzute taldeko guatsapan.
Xabi irteera hori asko konbenzitzen nau eta gainera badauka Igorentzako eskapatoria,bestela ere basakabi eta Leitza aldera.Esan zenuten buelta hori luzea eta gogogorra zela,ez?
Beno bihar arte!! :)

Igor dijo...

OSO OSO OSO OSO ALBISTE TXARRA: CICLISMO2005 bloga AMAITU DA!

Azkeneko sarrerako komentariotan irakurri daiteke albistea.