2008/12/19

Arropa

Kaixo denei
Igor oporretan dago eta dirudienez arropa asuntoari azkeneko arreoia eman nahi dio.
Dirudienez hurrengo astean zehar arropak ikustera jun behar du 2 tokitara Tolosan, Xirauna eta Quebrantatakoa.
Jakin behar dena da zer nahi duen bakoitzak, beraz bakoitza nahi duena idaztea.
Ala ere uste det arropak 3 hilabete baino lehenago ez dire egongo(HTE-en ala gertatzen zen), beraz maillot eta kulotte motzak izango da normalen eskatzea.

2008/12/15

Euria, haizea, hotza,... ta GIROAren aurkezpena

Larunbatean txirrindakin atera ez zinetenak, lasai, etxean geratzea aukera hobea zen: euria, kriston haizea, bukaeran hotza, arropa ta txirrinda zikin zikinak,...subidón, subidón!
Larunbat arratsaldean 2009ko Giroaren aurkezpena izan zen ta, egia esan, azkeneko edizioekin konparatuz nahiko Giro arraroa prestatu dute. Argi dago antolatzaileen helburua: Dolomitak ia ia ikutu ere egin gabe munduko lasterketarik onena dela demostratu nahi dute, que grandes!
Ta Armstrong, vincitore della corsa rosa!

2008/12/09

Ziklokross uikend

Ondo aprobetxatu dugu asteburua, eh? Igandian Igorreko Munduko kopako ziklokrossa ta Arkaitzen faboritoa garaile (Sven Nys), Astelehen goizean Irungotxeko bueltaxka politta (pike tontoak etengabe) ta arratsaldean Asteasuko ziklokrossa, Igorren faboritoa garaile (Bart Wellens). Flipantea nola ibiltzen diren belgikar hauek loi tartian!

2008/12/03

Labariri 'pal pelo'


Gai berria idatzi beharko da ze bestela.... denbora gehio pasako degu orria beherantz botatzen idatzitako textu berria irakurtzen baino...
Labari estas a tiro !! je je !

2008/11/19

Aurredenboraldiarekin hasi beharko


Pereza pixkat ematen du dagoen eguraldiarekin baina forma fisikoa zerora iritsi baino lehen aurredenboraldiarekin hasi beharko da. Errepidean ez daude lasterketarik motibazioa pizteko baina garaiko produktuak kontsumitu behar direnez, garaiko txirrindularitza ziklokrossa da. Abenduak 7an (igandea) Igorreko munduko kopako proba dago ta hurrengo egunean Asteasuko lasterketa. Asteasu etxetik hurbilago dago baina Igorren munduko onenak egongo dira ta ze demontre!, bietara ere joan daiteke.

Xira, botin ta uineztoperra jantzi ta pedalak ematea!

2008/11/10

Behobia SS bukatu da


Bueno bukatu da Behobia , 'empieza lo bueno'
Arkaitz, 1:28, Ander ... ondo.. Unai 1:22
A tope la txabaleria, orain zapatak gastatu beharra daude eta Urte zaharreko eguna helburu zuzena da... 80 km egiteko ahalmena lortu behar da !
Animo eta Lanbaten norbaite atetzen bada animo, batzuk boda bait daukagu jeje!!

2008/10/30

Asteburu berria Uretik pasata

Dirudienez euria egin behar du ezta? se jodio la super forma.
Aste guztietan jo ta fuego entrenatzen eta orain... dena galdua je je !!

2008/10/21

Irarentzako Gaia berria


Igorrek lan egiten ez duenez, ba tira... Unai egingo du....
Txirrindarako denbora gutxi, lan gehiegi, bizitza gutxiegi... ANIMO KUADRILLA !!

2008/10/06

Asteburu berria pasa da


Asteburu berria eta jendea korrika dabilela ikusten da.
Gure taldea ez da euskal herritik kanpo gelditzen, txirrinda temporada bukatu da eta jendea korrika egiten, gutxi batzuk deskantxuan... gipuzkoa erdia bezala

2008/09/22

Kontalaria, Munduko txapelketa, Irungotx mallota,...

Kontalaria 3 haundiak irabaztea lortu dutenen boskotean sartu da Hinault, Anquetil, Merckx eta Gimondirekin batera. Hori lortzen duen txirrindulari bat, haundia bihurtzen da inongo dudarik gabe (tiroarekin ospatu edo ez, haundia!).
Bihartik aurrera munduko txapelketak Varesen, proba nagusia Igandean: faboritoen edo irabaztea gustatuko litzaigunaren izenak bota beldurrik gabe!
Irungotx mallota: zer moduz hurrengo larunbat arratsaldean geratzen bagara gauzak lotzen juteko?
Larunbat arratsaldean ere (17:00tan), Azpeitin kriteriuma dago, inguruko profesionalekin (mallotan asuntoarekin lotu daiteke, doz en uno!)

2008/09/15

Alberto Contador comenting

Alberto Contadorrek, asteburu hontan demostratu du munduko txirrindulari onena dela, beste guztien gainetik dagola, bera dela erregea ta inor ez dela berari itzalik egiteko gai. Historiako txirrindularirik onenetakoa da ta eskalatzailerik onena, dudarik gabe (horregatik atzo Mosqueraren gurpila txupatu ondoren ta sekulako erasoa jo ondoren atera zizkion ¡3 segundu!) . Amua botata dago (bloga nahiko itzalita dago ta Contadorrek kriston bixitasuna ematen dio).

2008/09/02

Donibaneko Triatloia, Guadalupeko igoera,...



Ze aterako ahal gea triatloian bueltaxka egitera?
Iras eta Ander apuntatzen bazeate apuntatu nazute!
Sprint-a da, oso erraza egitekoa, animatu zaitezte igeri gutxi egiten duzutenei!

2008/09/01

Arropa


Arropan asuntoan jarri behar naiz.
Ala ere dudak dauzkat eta ezin gara 10 urte pasa erabakitzen.
Maillota motza edo luzea? edo biak eta listo?
Bakoitza bere Talla esan beharko luke?
Noski arropa egiten bada denok artzen badegu egiten da bestela ez dute egiten!
Koloreak txuri, gorri eta beltza ! ( irungoak gara !), eta zerbait jartzen badu euskeraz noski!
Atziberreri esan behar diot lehenengo bozetoa egitea.
Gari eta Anderrek jarri dute pare bat toki. Galdetuko det baina uste det Garirena errezagoa del baina tira lehenengoa diseinua behar degu lehenbizi.

2008/08/25

Indice Glucémico


Asteburu berria, buelta berria eta datu berriak bollitoak ez jateko... indice glucemico altua homen du eta.... a la mierda !
Zugarramurdiko Bollitoa kafearekin lo mejor de la vida !!! ni kaloria , ni IG , ni ostias, lagun arteko kafe hori ezin daiteke diruarekin ordaindu! Ni mastercar ni ostias.
Nere aldetik es la POLLA EN CEBOLLA !!

2008/08/18

Grande Leire ta Grandísimo Joan!


Batzuk Zugarramurdiko buelta gero ta juxtuago egiten dugun bitartean, beste batzuk Olinpiadetan ta dominak irabazten gainera. Haundia izatean, txirrindulari ona izan nahi dut olinpiadetan domina bat irabazteko! Haimar-Astana fitxajeari buruz ere zerbait komentatu beharko dugu, ez?

2008/08/11

Mucho Samu, mucho Cancellara!



Lanbata PERFECTOA!
Denbora Ona, eta Olimpiar jokoak zuzenen ikusten, kafearekin eta giro aproposan!
Horrelako egunekin HAY QUE AMAR EL CICLISMO !

2008/08/07

REMEMBRANCES

Oporretan gaudela lasai xamar, goazen REMEMBRANCES ariketa egitera: Zein izan da zuentzat txirrinda lasterketa egun zoragarriena edota ikusgarriena? (etapa, klasika, edozein,...) Adibidez: Neretzat GIRO'94ko Merano-Aprica etapa!! LO MÁS!! Ta urte bereko Paris-Roubaix (Andrei Tchmil-ek irabazitakoa)!! GRAN AÑO, 1994!! Doping kontrol seriorik gabe, happy cyclism denak alai hegan errepideetan atope drogatuta!! Ta kaskorik gabe!! Otros tiempos...

2008/08/04

Look aldaketa, Donostiko klasika, Urkiola,...


Konturatuko zineten bezela, Txuspyk look aldaketa bat egin dio gure blogari. Ze iruitzen look berria?
Asteburu hau ere, oso ziklistikoa izan da: Donostiko klasika, Urkiolako igoera,...baina Irungotxeko baten bat ibili al da? Denboraldia bukatu al da edo kafetxoren bat hartzeko irteeraren bat egingo al dugu?

2008/07/28

Le Tour 2008, La Miguel Indurain, Zarautz-Getaria, Artzamendi,...

Asteburu konpletua pasatakoa: Tourra bukatu da ta Sastre garaile, Arkaitz ta Garik Induraineko ibilbide luzea egin zuten ta Garik, uste dut, QHko arantza kendu zuela. Txuspy Zarautzetik Getarira igerika jun zen (txirrindakin karreteratik errexago ta azkarrago, ez?),... partehartzaileen kroniken zain gaude!

2008/07/17

Tour 2008 doping, Les Alps,...



Aurten ere Tour-aren hipokresia jasatera... menuda kk
Apa el Giro esaten hasi beharko det.
Bueno apa Paris-Robeaux !!! jeje !!

2008/07/02

Le Tour 2008 + Saint Lary Soulan stage



Aurtengo Tourreko Pirineotako etapak Uztailak13 ta 14an dira (Igandea ta Astelehena) ta asteartetik ostiralera, Iakesekin batera Saint Laryn kanpo basea jarrita inguruko portuak igotzeko asmoa daukagu (Lac de cap de Long, Piau Engaly, Col de Portet, Bielsako tunela, Val Louron, Peyragudes,...). Bidaia erabat irekia dago etorri nahi duenarentzat, nahi duenak Tourreko etapak, nahi duenak stagea eta nahi duenak pakete konpletoa. Norbait animatzen al da?

2008/06/26

Lanbateko Quebranta

Bizitzaren gauzak direla eta larunbate honetan ezingo degu denok batera egon baina jende dexente jungo da azkenaldiko ohiturak aldatuz.
Ander, Gari eta Urki ezik uste det denak agertuko direla.
Ordua esan beharko genuke eta zugarramurdiraino jungo gea arratzen afaria izanda?

2008/06/23

QH comenting ta SAN MARTZIALAK usaitzen!



Azkenean iritsi ta dagoeneko pasa da gure Quebrantahuesos maitea. Irungotx-ekoen artean Labari espektakular, Julen espektakular ta besteok nahi genuena baino dexente gehiago sufritzen. Lasterketak denetik eduki zuen: beroa, erorketak, zulaketak, muskuloen dantza jaialdia, botagurea,...baina hala ere pena merezi du portaleteko azken 3Kmengatik eta nola ez, helmugako garagardoengatik. Hurrengo urtean ere, Irungotx han egongo da, seguru! Baina orain, San Martzialak!

2008/06/16

Sabiñanigora begira

Azkeneko rektan sartu gara ta etxekolanak eginda egon behar dute dagoeneko. Orain ikusiko da bakoitzak zer moduz egin dituen lan horiek. Azkenaldian egutegi nahiko desberdina egin dugu: Gari, Labari ta Iras probak egitera dedikatu diren bitartean Julen, Arkaitz eta Igor kalidadezko entrenamenduak egiten aritu dira.
Ze pronostiko daude Irungotxeko Quebranteroentzat? Ze iruditzen zaizue egingo dugula? Ze ordenetan iritsiko gara? Rekorrak eroriko ote dira? Egin apostu, jaun-andreok!

2008/06/12

Asteburuan zer?

Iras Irati aldera joango da bere eskaladore nibela zemuz dijoan ikustera. Ez moral gehiegi hartu, eh? Ta besteok zerbait egin beharko dugu ez? Nik, Izpegiko buelta egitea daukat buruan, ze iruitzen? OK, malo, beste zerbatte? Asteburuko eguraldia, azkenaldian bezain ona izango omen da.

2008/06/10

Auñamendiak, Honddarbiko bira, Bianditz,...


Larunbatean batzuk Pirineotara jun ginen ta hotz ederra pasa genun San Martingo Harria jeisterakoan (gainean euri elurkia ari zuen). Arkaitz oraindik ere hotzikarez omen dabil pasatako hotzarekin.
Igandean taldeko liderrak HTEkoei egurra ematera jun ziren Honddarbiko probara ta egia esan, Olano ta Unai Osari ere egurra eman zieten ia ia. Tiro bat besela faki ttuk!
Txuspyk Bianditz igotzeko asmoa zeukan igandean, zemuz jun zen igoera?

2008/06/05

Giro ondoreneko 1. asteburua



Ze asmo daude astebururako?
Urkia, Iban eta Iakes denboraldiko 2. zatia prestatzen hasi dira.
Irasek Honddarbiko proba egingo duela esan du eta uste dut Gari ta Labarik ere asmo berbera dutela.
Nik pirineo aldera joateko gogoak dauzkat eta 2 menditzar polit igo (Laberouat eta San Martingo Harria). Norbait animatzen da? Bestela Contadorreri deituko diot (ah ez, oporretan dagola berriro!).

2008/06/02

Giro d'Italia, Jokin Ormaetxea, Burdin-gizona,...



Asteburu kargatua izan da pasatakoa:
1) Giroan, Dolomitetako 2. razioa ta Contadorren garaipena (Pobre de mi, pobre de mi que se ha acabau el Giro del Dolomiti!)
2) Jokin Ormaetxea zikloturista proba euripean (281 ero atera omen ginen).
3) Burdin-Gizona (batzuk sofan Giroko etapa ikusten ta bitartean beste batzuk bidasoa ibaian ur marroia tragatzen).
4)...

2008/05/30

Podiumerako pronostikoak

Giroko azken 3 egunetan sartu gara eta lasterketa pil-pilean dago eta noski, denek irabazi edo podiumeko kajoiren batean sartu nahi dute urteko lasterketarik garrantzitsuena izanik. Contador izan da, inkestaren arabera, irabazteko faboritoa baina hori ikusi behar...

1) Zein gustatuko litzaizuke izatea Giroko podiuma?
2) Zein uste duzu izango dela podiuma?

2008/05/26

Asteburu Dolomitikoak

Giroko txirrindulariak etapa Dolomitikoetan, Labaritarrak eta Arkaitz etapa horiek ikusten, Gari Huescako portuetara aklimatatzen eta etxean gaudenak ere inguruko mendateak igotzen. Iban ere txirrinda gainean jarri da aspaldiko partez (Donazaharrera joan ginetetik ikutu gabe zeukan) eta Iakesekin batera beraien bueltaxka egin zuten. Kronika desberdin asko daude asteburu hontan, beraz, idaztera!
Eta gaur, Plan de Corones! Grande, duro, grande!

2008/05/19

Covadonga - Guadalupe




Asteburu hontan, Irungotx saindutegiak, ermitak,... bisitatzera dedikatu da, batzuk Covadongakoa ta besteak Guadalupekoa. Zemuz jun dira bisita turistiko-kultural horiek?

2008/05/12

Giro d'Italia 2008 comenting

Argazki honetan ikusten da zein haundia den Italiako Giroa. Tourra edo beste edozein lasterketa irabazten dutenek ez dute Di Lucaren satisfakzio aurpegi hori lortzen.
1. etapa: Slipstrean Chipotle (edo horrelako zerbait) taldearen garaipena.
2. etapa: Slipstream Chipotle taldeko David Zabriskieren erorketa eta dirudienez bertebra bat puskatua edo pitzatua omen dauka. Eta Riccóren garaipena mundialeko ibilbidean.
Giroa irabazteko faboritoak?
Portugalen Bruno Neves txirrindularia hil da buruan hartutako golpearen ondorioz, eta hori kaskoa zeramala!

Sagardo eguna ta...


...treguarik ez. Aurreko urtetan, egun honetan tregua egoten zen ta parranda ere bai. Aurten badirudi ez dela tregua astebururik egongo Quebrantararte.
Zemuz Donosti-Baiona-Donostin? Kontatu bakoitzak bere sufrimendu, atake, eskapadak,...

Giroari buruzko beste sarrera bat irekiko dut, pronostiko, etapak,...komentatzen juteko, bale?

2008/05/09

Zorionak Ander

Gure taldera bigarren ttikia iritxi da, Ane !
Dena ondo joan dela esan du aitak, beraz zorionak eta a disfrutar !

2008/05/05

Gipuzkoako itzulia



Atzo, Irungotxen estrenoa izan zen proba zikloturistetan (taldeko mallotik gabe baina oso itxura ona emanez). Taldeburuak, arazo mekanikoen ondorioz ezin izan zuen aurreko taldean sartu, Labariri bidea libre utzi zion eta sekulako lasterketa egin zuen honek. Talde bakoitzean txirrindulari 1 edo 2 sartu zituen Irungotxek eta lasterketa erabat kontrolpean eduki zuen. Horrela jarraitu ezkero, garaipenak laster iritsiko dira, animo Irungotx!